aza 08 Mallabia
Juan Carlos Perezek (Eibar, 1961) lotura estua du Mallabia futbol taldeagaz. Koldo Zabala (Donostia, 1972) frontoiko arduraduna da orain hiru urtetik hona. Biek partekatzen dute mendiagazko zaletasuna, eta horrek bultzatuta, Mallabiko Mendizaleak taldea sortu zuten uztailean. Argi dute helburua: Mallabiak gordetzen dituen altxorrak ezagutzea eta mendiaz gozatzea. Hilean bi-hiru irteera antolatzen dituzte. Gaurko Mendibilera eta Mendiganera irteera antolatu dute.
urr 30 Mañaria
Urte hasieratik itxita egon eta gero, Mañariko Errekondo tabernak gaur zabalduko ditu ateak berriro. Itxaso Zamora (Durango, 1984) eta Xabier Bilbao (Mañaria, 2002) ama-semeak gogotsu daude erronka berriari aurre egiteko. Azken ikutuak ematen aritu dira azken egunetan, gaurko irekiera ekitaldirako dena prest egon dadin. Itxasok urte askotako esperientzia du ostalaritzan. Xabier ostalariz inguratuta hazi da.