Egun eguzkitsuak lagunduta, giro ederrean ospatu dute gaur txosnaguneko paella txapelketa. Handiagoak, txikiagoak, ganbekin, oilaskoarekin… mota guztietako platerak ikusi ahal izan dira. Guztira 25 paella aurkeztu dira txapelketara. Epaimahaia Geu Be elkartekoek osatu dute. Denak probatu eta puntuatu ostean, sariak banatu dituzte. Aurten Aritz Larrubiak, Veronica Hilerak eta euren lagunek osatutako paella izan da txapelduna.