Parte-hartze arauak

Komunitate honetan parte hartzeko ondorengo arauak zehaztu ditu Anbotok:

  • Anboto.org webgunean parte hartzeko erregistratu beharra dago. Alegia, erabiltzaile bihurtu.
  • Testua euskaraz idatzi behar da. Bestela, Anbotok kendu egingo du.
  • Erantzunetan edo bestelako ekarpenetan, Anbotok akusazioak eta irainak ez ditu onartuko. Halakoak baleude, Anbotok kentzeko eskubidea dauka.
  • Mugatu zure iritziak eztabaidatzen ari den gaira. Gaiarekin bat ez datozen parte hartzeak ezabatu egingo dira.
  • Ez dugu inola ere onartuko, anonimotasunean mozorroturik, edozer esatea edozein pertsonaren, enpresaren edota instituzioren gainean.
  • Intimitate eskubidea urratzen duten mezuak ez dira onartuko.
  • Publizitate mezuak ez dira onartuko.
  • Proposatu nahi baduzu beste gai bat eztabaidatzeko, idatziguzu email bat, mesedez.
  • Eskertuko dizugu izen-abizenekin idaztea, ahal duzula behintzat.
  • Anbotok eskubidea du edozein erantzun ezabatzeko, horrela pentsatuz gero. Aldi berean, beharra ikusten denean, Anbotok eztabaidako mezuak editatu ahal izango ditu.
  • Etorkizunean, Anbotok arau hauek aldatu edota luzatzeko eskubidea dauka, eztabaiden erabilpen zuzena bermatzeko helburuarekin.

Anboto.org Durangaldeko Herri Komunikabideak elkarteak ez du bere gain hartzen webgune honetan partikularrek adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.