api 17, 09:57 Abadiño
Apirilaren 27an Donien Atxa jarrita hasiko dituzte San Prudentzio jaiak Traña-Matienan. Beste urte batez, egitarau zabala antolatu dute. Auzoan azken ukituak ematen ari dira, hamar egun eskazean jaiak eztanda egin dezan.
api 17, 10:30 Abadiño
Traña-Matienako kiroldegiak eskubaloi partidu garrantzitsu bat hartuko du zapatuan, 18:00etan. Bizkaiko eta Gipuzkoako ligetako txapeldunak aurrez aurre izango dira: Sidenor Basauri eta Donostiako Saieko, hurrenez hurren. Irabazlea probintziako liga nagusitik Euskal Ligara igoko da. Galtzaileari oraindino bigarren aukera bat geratuko zaio ligako bigarren sailkatuaren aurka.
MOTOS TABIRA
Arriandialtzariak
MOTOS TABIRA
ABARKETERUENA TABERNA
Komunikazio estrategia
Artisau-garagardoak