Txema Arginzoniz pediatrari omenaldia egin diote Iurretan

  Gizartea  Iurreta

Omenaldia egin diote iurretarrek abuztuan jubilatuko den Txema Arginzoniz pediatrari. Datorren urtean 30 urte beteko zituen Iurretako anbulatorioan lanean.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Korrikako lan taldeak jaurtitako txupinazoagaz abiatu dituzte Otxandioko jaiak

  Gizartea  Otxandio

19:00etan jendetza batu da Otxandioko plazan jaiei hasiera emateko. Aurten, AEK-ko ordezkariek jaurtitako txupinazoagaz abiatu dituzte jaiak. Aste osorako egitarau oparoa prestatu dute otxandiarrek. 

»» Ikusi argazki guztiak (17)

AHTaren ibilbidetik mendi martxa egin dute asteburuan

  Politika  Durangaldea

Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu lemapean Bergaratik Deriorako ibilbidea egin dute asteburuan, Via Campesina nekazarien nazioarteko sareak antolatutako konferentziagaz bat egiteko. Durangaldean, AHTaren tarte eta tunel batzuetatik pasa dira, proiektua zelan dagoen ikusi eta kritika egiteko.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Paella erraldoi eta solidarioa egin dute Angelman sindromearen elkarteari laguntzeko

  Gizartea  Durango

Mendibeltz futbito taldekoek antolatuta Angelman sindromea ikertzen laguntzeko jaialdia egin dute Tabirako igerilekuetan.

»» Ikusi argazki guztiak (29)

Otxandioko Gazte Eguna iruditan

  Gizartea  Otxandio

Jai giroan murgilduta dabiltza Otxandion. Atzo Gazte Eguna ospatu zuten. 

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Eneko Atxak jaurtitako txupinazoagaz hasi dituzte Zornotzako jaiak

  Gizartea  Zornotza

Hasi dira aurtengo Karmen Jaiak Eneko Atxa sukaldariak botatako txupinazoagaz. 

»» Ikusi argazki guztiak (8)

"Plazer bat da zuekin elkarbizitzea"

  Kultura  Iurreta

Iurretako Alhoda meskitaren inauguraziora jende ugari batu da, zabalpena herrian normaltasunez hartu gura duten seinale. Tea hartuta eta deneriko gozoak dastatuta eman diete ongietorria. 

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Axpetarrak Larranora joan dira errogatiban

  Herririk herri  Atxondo

Aspaldiko ohiturari eutsiz, Larranon dagoen Santa Barbara ermitara errogatiban joan dira, gaur, hainbat axpetar. Axpeko plazatik 8:30ean irtenda hartu dute Larranorako bidea. Larranoko Santa Barbara ermitan, meza ospatu eta hamarretakoa jan dute ondoren. Ondoren, Axpeko Atx-Azpin elkartean bazkaldu dute.



Argazkiak: Victor Uriarte

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Berrio-Otxoa eguna ospatzen dabiltza Elorrion

  Kultura  Elorrio

Berrio-Otxoa eguna, herriko patroiaren eguna, ospatzen dabiltza gaur Elorrion. Santu eta Bizkaiko zaindarikidearen omenezko ospakizunak 12:00etan hasi dituzte, basilikan, meza nagusiaz. Aurretik, udal ordezkariek udaletxetik basilikara arteko bidea txistulariekin zeharkatu dute.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Atxondoko San Pedro jaiak iruditan

  Kultura  Atxondo

Asteburuan San Pedro jaiak ospatu dituzte Atxondon. Eguraldia lagun izan ez duten arren hainbat kultur ekitaldiz gozatu ahal izan dute atxondarrek aurten.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Tere Gallegoren eta Maribel Guerreroren taldeak irabazi du Tabirako marmitako txapelketa

  Gizartea  Durango

Euriari aurre eginez, hainbat lagun batu dira, gaur, Tabirako jaietako marmitako txapelketan. Eguraldia ikusita, parte-hartzaile batzuk, 5:00etan, goizean goizetik bertaratu dira lekua hartzera. Irabazleak Tere Gallegoren eta Maribel Guerreroren taldekoak izan dira.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Hainbat belaunalditako auzokideek Dantzari-dantza parekidea dantzatu dute Amatzan

  Kultura  Iurreta

Emozioz betetako dantza saioarekin ekin diete jaiei Amatzan. Hainbat belaunalditako auzokideek Dantzari-dantza parekidea dantzatu dute. Emakume eta gizon. Gazte eta heldu. Ondoren, III. Trikitixa jaialdiak hainbat lagun batu ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Txopo txiki eta handia jarrita hasi dituzte San Pedro jaiak Atxondon

  Gizartea  Atxondo

Atxondoko eskolako guraso elkartekoek botako pregoiarekin hasiera eman zioten atzo aurtengo San Pedro jaiei. Guraso elkartekoen hitzetan, "Eskola txikia poztasun handia"da, beraz, herriko eskolarengatik apustu egiteko eta jaietaz gozatzeko esan zieten herritarrei.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Berriz 1936 Gogoratzen elkartearen txupinazoagaz hasi dituzte aurtengo jaiak

  Gizartea  Berriz

Festa-giroan hasi dituzte San Pedro eta Santa Isabel jaiak Berrizen. Bertso eskolako kideen pregoi txikiagaz eta Berriz 1936 Gogoratzen elkarteak botatako txupinazoagaz eman diete hasiera aurtengo jaiei.  Gaur, San Pedro eguna ospatuko dute.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Durangoko emakume musulmanek Ramadanaren amaiera ospatu dute

  Kultura  Durango

Pinondon egin dute jaia, lehengoz herritarrekin batera konpartitu gura izan dutelako, integrazioa sustatu asmoz. Durango eta inguruetako hogei bat emakumek osatzen dute Al Nour taldea, kideen jabekuntzan laguntzea helburu duena.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

37 ume saharar Durangaldera etorri dira, familia eta boluntarioekin uda pasatzera

  Gizartea  Durangaldea

Asteburuan zehar heldu dira ume sahararrak Loiuko aireportura. Rio de Oro, Lajwad eta Hamadako Izarrak elkarteek sustatuta, dozenaka familia eta boluntarioren ekarpenari esker daude hemen, Tindufeko (Aljera) errefuxiatuen kanpamenduetako berotik irteteko. 9 dira aniztasun funtzionala edo desgaitasunen bat dutenak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Haizetara jaialdiko publikoaren saria Durangoko Sugarri fanfarreari eman diote

  Kultura  Zornotza

10.000 euroko lehen saria Balkan Paradise Orchestrak irabazi du. Jendetza batu du beste urte batez Haizetara jaialdiak. Hiru egunez herriko kaleak hartu dituzte mundu osotik etorritako fanfarrea taldeek, jai giro bikaina sortuz.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Jaietaz gozatzen dabiltza Axpen, Barrenkalen eta Momoition

  Kultura  Atxondo  Durango  Garai

Barrenkalen parrilla egin zuten atzo, eta Momoition paella lehiaketa. Axpen, bestalde, Luhartzen erromeria eduki zuten jai giroan dantzatzeko. Gaur jarraituko dute ekintzekin.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Udaren etorrera ospatu dute San Joan suaren bueltan

  Kultura  Durangaldea

Herririk herri suak isiotu, eta inguruan elkartu dira hainbat lagun, suaren bueltako tradiziozko jaia ospatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Jose Mari Bernedok eta Araitz Villak irabazi dute Txarakaren oroimenezkoa

  Kirolak  Abadiño

Jose Mari Bernedo zaldibartarra eta Araitz Villa abadiñarra nagusitu dira Txarakaren oroimenezko lasterketan.

»» Ikusi argazki guztiak (10)