"Dagoeneko hasi gara aurrezpena igartzen fakturetan"

Joseba Derteano urr 23 Otxandio

Urteetako lanaren ondoren, Otxandioko Oreka energia komunitatea martxan da herriko trantsizio energetikoa bultzatzeko helburuz. Hilabete bi dira abian hasi zela. Mainondoko instalazio fotovoltaikoak 81 kontsumo-punturi hornitzen die energia. Orekako errektore kontseiluko presidente Aritz Otxandianok (Otxandio, 1979) proiektuaren nondik norakoak azaldu ditu.

Otxandiarren Ezpatadantzari Eguna ospatuko dute zapatuan, lehenengoz

Aitziber Basauri urr 22 Otxandio

Gaur egungo dantzariak eta Otxandion inoiz dantzari izandakoak elkartuko dira Plaza Nagusian, zapatuan. Izan ere, Otxandiarren Ezpatadantzari Eguna ospatuko dute, aurten lehenengoz. Guztira, 50 dantzari batuko dira Dantzari Dantza eta Soka Dantza egiteko. Ekitaldia 18:00etan hasiko da. Eguraldiak lagundu ezean, Mainondo pilotalekura lekualdatuko dute erakustaldia.

Asteartea 27 eguraldia Min: 9ºC
Max: 19ºC
Asteazkena 28 eguraldia Min: 6ºC
Max: 15ºC
Osteguna 29 eguraldia Min: 6ºC
Max: 20ºC

AEMET-ek emandako informazioa