[ARGAZKI GALERIA] 50 urte kuadrillen lehen jai demokratikoetatik

A. M. uzt 09 Zornotza

Karmen jaietako pregoilariak 1976. urtean jaiak antolatu zituzten kuadrilletako kideak izango dira aurten. Argazkietan, hain zuzen ere, Akarrak, Soroak, Mejicanos, Hawaianos, Gau Txori, Emaztortena eta Azantz kuadrillak ageri dira. 

Durangoko Argazki Rallya egingo dute, lehenengoz

A. M. uzt 02 Durango

Durangaldeko Artisten Elkarteak (DAE-AAD) I. Durangoko Argazki Rallya antolatu du uztailaren 5ean. "Argazkilaritzaz gozatzen duten guztientzako hitzordu ezinhobea izango da, eta zalantzarik gabe, aukera aparta izango da zaletuak herriko kaleetan barrena ibiltzeko, euren begirada fotografikoa eta kamerarekin duten trebetasuna proban jarriz", azaldu dute. Izena egunean bertan eman beharko da, 08:30-09:30 bitartean, Ezkurdi Aretoan; hamar euro ordaindu beharko dute parte hartu gura dutenek.