Durangoko Udalak zamalanetarako gune berriak egokitu ditu San Fauston, bertako auzo elkarteko eskariari erantzunez. Irisgarritasuna eta bizikidetza "hobetzea" da helburua, "banaketa-ibilgailuek espaloiak modu desegokian erabiltzea saihestuz", udal arduradunek azaldu dutenez. Herritarrentzako hiri-ingurune "ordenatuagoa eta seguruagoa" sustatu gura izan du udalak, gaineratu dutenez. Eremu horien "erabilera egokia" egitea eskatu dute, "bizilagunen onurarako".