Paella baten bueltan elkartu dira gaur otxandiarrak. Goizetik hurbildu dira San Martinera, eta lagunarteko giroan prestatu dituzte paellak. Gaurko eguna gaueko kontzertuek borobilduko dute. Exaixu, The Clayton, Tatta eta Denso eta Xauena Xauk taldeek joko dute Plaza Nagusian, 23:00etan hasita.