Elorrion BI-3321 errepidea itxita dago, bidera arbola jausi ondoren. Berrizera doan bide hori garbitzera bertaratu dira.
Bestalde, Elorrion N636 errepidea ere itxi behar izan dute, bidean oztopoak zeudelako. Horren ondorioz autopilaketak sortu dira. Momentu honetan zabalik dago Kanpazarrerako bide hori.