Azoka Solidarioan eta Erregenetako elkartasun opilagaz 2.000 euro batu dituzte Iurretan

Anboto 2025ko urt. 9a, 13:21

Errege Magoen kabalkada igaro ondoren banatu zuten opil solidarioa.

Anderebide elkarteak Iurretako Udalagaz batera antolatu dituen bi ekimen solidarietan bildutako diru guztia JAED elkarteari emango diote. 

Anderebide elkartearen ekimenez Iurretan antolatutako Gabonetako Azoka Solidarioan eta Erregenetako elkartasun opilagaz batutako dirua guztia JAED elkarteari emango diote. Guztira, 2.000 euro batu dituzte. Bi ekintzak udalagaz elkarlanean antolatu dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!