2026ko egutegia aurkeztu dute, 'Mundu bat Iurretan' proiektuaren eskutik

Anboto 2025eko abenduaren 9a

Gaur aurkeztu dute Iurretan 2026ko egutegia

Egutegiak 12 argazki eta beste horrenbeste istorio jasotzen ditu. Markel Onaindia kazetari iurretarrak egindako lana izan da. 

Iurretako Udalak 2026ko egutegia aurkeztu du gaur udaletxean. Mundu bat Iurretan proiektuaren eskuitik osatu dute hurrengo urterako egutegia, giza migrazioa ardatz hartuta. 

Markel Onaindia kazetarri iurretarrak egindako lana izan da. 12 argazki eta 12 istorio batzen ditu egutegiak; QR kodeen bitartez entzun ahal izango dira Onaindiak jasotako 12 herritarren bizi esperientziak. "Argazkiek eguneroko bizitza islatzen dute, integrazio prozesua erakusteko puntu garrantzitsua iruditzen zaidalako". Zehaztu duen moduan, askotariko esperientziak batu dituzte: "Iurretara nola heldu ziren, integrazio prozesua nolakoa izan zen eta Iurretan nola bizi izan diren azaltzen dute". Onaindiarentzat  "oso lan polita" izan da.

Oskar Koka alkateak eta Zorione Fundazuri alkateordeak azald dutenez, "50ko eta 60ko hamarkadan etorritako iurretarrei, eta baita beranduago etorri direnei ere ahotsa eta lekua eman. gura izan diegu. Euren bizipen eta testigantzei balioa eman gura izan diegu".

Luciano Lorenzok, Meli Gonzalezek, Sara Driouchek eta Paco Puentek hartu dute hitza. Oso eskertuta agertu dira. Proiektu "oso polita" izan del adierazi dute parte hartzeko aukera izan dutelako harro agertu dira.

Abenduaren 19an, Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela baliatuta egutegia aurkeztuko dute jendaurrean, 18:00etan. Ondoren, kanta etra olerkien errezitaldia haisko da. BBK Herri Herri ekimenaren eskutik egindako sormen tailerreko parte hartzaileen eskutik landutako ekitaldia izango da. Amaitzeko kafea eta dastatzea eskainiko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!