Zornotzako jaiek entzute handiko musika emanaldiak izango dituzte. Halantxik iragarri dute, goiz honetan, Ainhoa Salterain alkateak eta Koldo Bilbao kultura eta kirol zinegotziak. Adin guztietarako 20 kontzertu baino gehiago programatu dituzte, eta Zelaietako parkean eta Zubiondon ipiniko dituzte eszenatoki nagusiak. Talde horietako hainbat herritarren proposamenen bidez kontratatu dituzte, udalak musika programazioa diseinatzeko inkesta egin zuen-eta abenduan. Etxeko taldeen artean, Jonkass, Heitxi eta Zornotzako Bandaren kontzertua daude. Honako hau da udalak kontzertuen zerrenda osoa:
Zubiondoko agertokian:
- El Drogas
- Chenoa
- Latzen
- Süne
- Serafin Zubiri eta Zornotzako Musika Banda
- Heitxi
- Jonkass
- DJ Rednal
Zelaietako agertokian:
- Neomak
- Ruper Ordorika
- Txapela Brava
- Oxabi
- En Esenzia
- Txistu Alardea (Betagarriko eta Modus Operandiko Iñaki Ortiz de Villalbarekin)
Plaza eta aire zabaleko gunean:
- Salseo Jaiak Show (Cris Orube and Jess on Decks)
- 90eko hamarkadako jaia (Mister Kul DJ)
- Kale musikako emanaldiak: Panda's Cover Gang, Zo-Zongó eta bestelako ikuskizunak.
Ainhoa Salterain alkateak nabarmendu duenez, “jai hauek kulturaren eta musikaren alde egiten dugun apustua islatzen dute, herritarren parte-hartzea sustatzeko eragile gisa. Auzo eta herritar guztiak protagonista sentitzea nahi dugu, askotariko, inklusiboa eta kalitatezkoa den egitarau batez gozatuz”.