1936ko uztailaren 22an Errioxako base militarretik zetozen bi Breguet XIX hegazkinek, Otxandioko Andikona plaza bonbardatu zuten goizeko 9:30ean. Momentu horretan, Santamaña jaiak ospatzen zeuden herrian. Bonbardaketak 61 hildako eta zauritu ugari eragin zituen. Otxandiokoa Gerra Zibilaren lehenengo bonbardaketatzat hartzen da.
Bonbardaketa hartan hildakoak gogoratu dituzte gaur Andikona plazan, bonbardaketako kalterik handienak jasan zituen inguruan. Andikona 1936 elkarteak Otxandioko udalagaz batera antolatutako oroimen ekitaldian Gerediaga elkarteak ere parte hartu du.