Guztira, 600 euro banatuko dituzte saritan (250 eurokoa lehena, 200 eurokoa bigarrena eta 150 eurokoa hirugarrena), Dendak Bai elkarteko erosketa txarteletan. 11:30ean hamaiketakoa egingo dute parte hartzaileek; 13:30-14:30 bitartean irudiak deskargatuko dituzte, eta horrekin amaitutzat emango dute rallya. Ekitaldia, Euskaldiko Herriz Herri Argazki Rallyen Txapelketaren baitan kokatzen da, eta sailkapen nagusirako puntuagarria da. "Formatua ezagutzen ez duten argazkizaleentzako aukera bikaina da, diziplina honen erakargarritasuna bertatik bertara bitzitzeko, batez ere", animatu gura dituzte herritarrak antolatzaileek. Javier Lopez Fabian argazkilari profesionala arduratuko da rallyaren koordinazioaz.