"Adinekoen parte hartzea ez da anekdota hutsa izan. Helburua argia nuen hasieratik, haien ahotsa eta memoria kolektiboa kartelaren parte izatea gura nuen. Horregatik diseinuan agertzen diren hainbat elementu, espazio edota erreferentzia, eurak egindako ekarpenetik datoz", azaldu du Buron kartelaren egileak. Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak, Buroni, bere lanari eta orokorrean herriko sortzaileei ikusgarritasuna emateko asmoagaz eskatu diote Lua Buron egileari karteleko irudia sortzea. "Askotan jaiak etorkizunera begira bizi ditugu, baina ezin dugu ahaztu gaur garena atzo izan zirenek eraiki zutela. Kartel honek Karmengo jaiak irudikatzen ditu, gure herriaren memoria, bizipenak eta belaunaldien arteko lotura ere islatzen ditu", gehitu du Salterainek.