[ARGAZKI GALERIA] 50 urte kuadrillen lehen jai demokratikoetatik

A. M. 2026ko uztailaren 9a

Karmen jaietako pregoilariak 1976. urtean jaiak antolatu zituzten kuadrilletako kideak izango dira aurten. Argazkietan, hain zuzen ere, Akarrak, Soroak, Mejicanos, Hawaianos, Gau Txori, Emaztortena eta Azantz kuadrillak ageri dira. 

1975. urtean, Franco diktadorea oraindik bizirik zela, Zornotzako gazteek jai egitarau bat proposatu zuten. Garaiko alkate Agustin Uriak, baina, atzera bota zuen proposamen hori, eta erabaki horrek protestak eragin zituen herrian. Urte hartako jaiak boikoteatzeko deia luzatu zuten gazteek. Urtebete beranduago, ostera, herriko jaiak antolatu ahal izan zituzten gazteek, eta Zornotzaren historian mugarri bat ezarri zuten. Aurten, jai horien 50. urteurrena beteko da, eta udalak jai herrikoiago eta parte-hartzaileago batzuen alde egindako ekarpena aitortu gura die. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!