[EGITARAUA] Ekainaren 26tik uztailaren 2ra arteko egitaraua prestatu du Berrizko Txosna Batzordeak

A. M. 2026ko ekainaren 10a

Sua taldea.

Berrizko Txosna Batzordeak jaietako egitaraua aurkeztu du. Besteak beste, Sua eta Reder taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. 

Berrizko Txosnaguneko egitaraua

Ekainak 26

  • 19:30ean, kontratxupinazoa + txosnen irekiera.
  • 22:30ean, kontzertuak: Reder + La fulana + Dj Alaine.

Ekainak 27

  • 18:00etan, mozorro jaitsiera.
  • 22:30ean, kontzertuak: Aittu erromeria + Dj Kuku + Dj Amama.

Ekainak 28

  • 19:00etan, bertso saioa: Kelmene Abaitua, Araitz Katarain eta Irune Basagoiti. 

Ekainak 29

  • 18:00etan, mus txapelketa.
  • 00:00etan, karaokea. 

Uztailak 1 (Gazte eguna, jantzi kamiseta!)

  • 15:00etan, bazkaria; ostean, bingo musikatua. 
  • 18:30ean, Matraka elektrotxaranga, Urtiaga plazatik hasita. 
  • 22:30ean, kontzertuak: Sua + Dj Marrazo+ Dj Zelaiets

Uztailak 2

  • 20:30ean, parrillada. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!