[EGITARAUA] Danborrada erraldoia egingo dute Bakixa auzoan, zapatuan

Anboto 2025ko urt. 16a, 11:52

Asteburuan danbor hotsa nagusituko da Iurretako Bakixa auzoan. Auzokoak San Sebastian jaietan murgilduko dira gaur, eta zapaturako danborrada erraldoia egiteko hitzordua ipini dute, 21:30ean.

Iurretako Bakixa auzoan donien atxa igotzeagaz batera hasiko dituzte, gaur, San Sebastian jaiak. HItzordua 19:00etarako jarri dute, eta lanak amaitu ondoren, txokolatea banatuko dute. Astelehenera bitartean hainbat ekitalditan parte hartzeko aukera egongo da Bakixan.

Iurretako Kofradiek antolatuta, Auzoa Herri autobusa egongo da, zapatuan, Maspe kaletik Bakixara joateko eta handik bueltatzeko, 16:30ean eta 20:30ean. Beste autobus bat ere egongo da Bakixatik bueltatzeko, 02:00etan.

SAN SEBASTIAN JAIAK

URTARRILAK 17, BARIKUA

  • 17:30 Maiztegi eskolako dantza taldearen erakustaldia. Ondoren, nagusien eta umeen igel txapelketak hasiko dituzte.
  • 20:00 Mus arinaren txapelketa.
  • 00:00 Kontzertua: Irati.

URTARRILAK 18, ZAPATUA

  • 14:30 Paella txapelketa.
  • 17:00 Eman bizia umeentzako ikuskizuna (Antxo eta Pantxa).
  • 19:00 Danborrada txikia, parte hartu gura duten umeekin.
  • 21:30 Danborrada erraldoia .
  • 22:00 Gauargi taldea.
URTARRILAK 19,DOMEKA
  • 12:00 Iurretako Mikel Deuna dantza taldearen saioa. Ondoren, herri kirolen erakustaldia hasiko da.
  • 14:30 Herri bazkaria, Gorka, Izarra, Mikel eta Ander trikitilariek girotuta. Ondoren, dantzaldia.

URTARRILAK 20, ASTELEHENA

  • 12:00 Meza.
  • 16:30 Bingo herrikoia.
  • 19:00 Suziriak jaurtiko dituzte jaiak agurtzeko.



ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!