[EGITARAUA] Zapatuan hasiko dute 'Boroako Aste Nagusia'

A. M. 2026ko ekainaren 23a

Kittu taldeak emanaldia eskainiko du uztailaren 4an.

Egitarau oparoa prestatu dute Boroan, jaiak ospatzeko. Ekainaren 27tik uztailaren 5era arte luzatuko dituzte festak. 

 

Boroako Aste Nagusia 

Ekainak 27, zapatua - Txupinazo eguna

  • 19:00etan, txupinazoa eta suziriak.
  • Hirugiharra eta sardinak. 
  • 21:00etan, Gorka eta Hekthor trikitilariak. 
  • 22:00etan, DJ Zirkin. 

Ekainak 28, domeka - San Pedro bezpera

  • 09:00etan, ehiza txakurren erakustaldia. 
  • 12:00etan, umeentzako jolasak. 
  • 14:00etan, sukalki txapelketa. 
  • 17:00etan, briska txapelketa hirukoteka. 
  • 19:00etan, tute txapelketa. 

Ekainak 29, astelehena - San Pedro eguna

  • 12:00etan, meza Paula Aurrekoetxea eta Antonio Apraizen omenez. 
  • 12:30ean, herriko musika banda. 
  • 17:30ean, briska txapelketa bikoteka. 

Ekainak 30, martitzena - San Pedrotxu eguna

  • 12:00etan, meza auzoko hildakoen eta bazkideen omenez. 
  • 12:30ean, trikitilariak. 
  • 13:30ean, igel txapelketa. 
  • 14:30ean, auzokoen bazkaria. 

Uztailak 3, barikua - Jaien errepikapena

  • 20:00etan, tortilla txapelketa. 
  • 21:00etan, umeen bolo txapelketa. 
  • 22:00etan, helduen bolo txapelketa. 
  • 23:00etan, Joxe Angel Elizalde erromeria. 

Uztailak 4, zapatua - Jaien errepikapena

  • 12:00etan, umeen jolasak. 
  • 14.00etan, paella txapelketa. 
  • 17:00etan, mus txapelketa. 
  • 22:00etan asto probak. 
  • 24:00etan, Kittu. 

Uztailak 5, domeka - Azken eguna

  • 10:00etan, triki poteoa. 
  • 14:30ean, bazkaria. 
  • 18:00etan, bingoa. 
  • 19:00etan, errifen zozketa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!