Durangoko izotz pista zabalduko dute zapatuan

Anboto 2024ko abe. 19a, 14:24

Landako Gunean egokituko den izotz pista urtarrilaren 6ra bitartean egongo da zabalik,  10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta urtarrilaren 6an arratsaldean bakarrik zabalduko dute.

Durangoko izotz pista zapatuan, abenduaren 21ean zabalduko dute. Urtarrilaren 6ra bitartean egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Hala ere, abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta urtarrilaren 6an arratsaldez bakarrik egongo da zabalik. Halaxe jakin eragin dute udal arduradunek.

Iaz 8.000 pertsonek baino gehiagok erabili zuten izotz pista,  "eta Gabon garaiko jarduerarik garrantzitsuenetako bat izan zen Durangon". Udal arduradunek gogoratu dute, txanden sistemari eutsiko zaiola, "esperientzia onena eta erabiltzaileen txandaketa handiagoa bermatzeko". Helduek sei euro ordainduko dute eta 14 urtetik beherakoek lau. Eguenetan, denek hiru euro ordainduko dituzte. Udal arduradunek gogoratu dute eskularruak beharrezkoak direla; ez dituztenek,  euro bian eskuragarri izango dituzte eskuragarri.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!