Luis Ibañez omendu dute Durangon, gabonetako jaiotzak sortzen egindako lana aitortuz

Anboto 2024ko abe. 20a, 10:02

Luis Ibañez udal arduradunekin batera, berak sortutako udaletxearen maketaren alboan

Durangoko Udalak hainbat hamarkadatan jaiotzak sortzen eta sustatzen egindako lan "nekaezina" aitortu dio Luis Ibañezi. Herritarrak Jaiotzen Ibilbidea egitera gonbidatu dituzte, Ibañezek egindako lana ikusteko. 

Urtarrilaren 6ra bitartean, Luis Ibañezek egindako Jaiotzen Ibilbidea egiteko aukera izango dute durangarrek zein bisitariek. Hamar jaiotza daude ikusgai herriko hainbat saltoki eta espaziotan. "Ibañezen sorkuntza bakoitza errealitatearekiko zehaztasunagatik eta leialtasunagatik nabarmentzen da, hilabeteetako artisau  lanaren emaitza dira. Ibilbideak dioramak eta jaiotzak biltzen ditu, kontu handiz aukeratutako elementuekin eta ikuslea Gabonetako espiritu tradizionalera eramaten duen estetikarekin eginak", azaldu dute udal arduradunek.

Aurten, hainbat hamarkadatan jaiotzak sortzen eta sustatzen egindako lan "nekaezina" aitortu dio udalak Ibañezi. Omenaldia egin diote. "Bere ahalegina funtsezkoa izan da Gabonetako tradizio hau zaindu eta aberasteko, Durangorako erreferente kultural bihurtuz", nabarmendu dute udal arduradunek. Gogoratu dute, Ibañezen "konpromisori esker" sortu zela Jaiotzen Ibilbidea, eta eskerrak eman dizkiore herriko kultur ondareari egindako "ekarpen eskergagatik" eta "herriko txoko guztiak magiaz eta Gabonetako espirituaz"
betetzeko duen gaitasunagatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!