Durangoko Arte eta Historia Museoa kolore gorriz argiztatuko dute ekainaren 12tik 14ra

A. M. 2026ko ekainaren 10a

Ekainaren 14an izaten den Odol Emailearen Munduko Egunagaz batera, Durangoko Arte eta Historia Museoa kolore gorriz argiztatuko dute ekainaren 12tik 14ra. "Keinu sinboliko" honen bidez, Durangoko Udalak babesa eta esker ona adierazi gura dizkie Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako odol emaileei.  

"Euskadiko 80.000 odol emailek eguneroko jarduera ospitalarioa bermatzen dute, haien eskuzabaltasunarii esker, programatutako kirurgiak, onkologiako tratamenduak eta larrialdiak barne. Odola ezin da ekoiztu eta herritarren laguntza funtsezkoa da biziak salbatzeko", azaldu dute ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!