Joan zen eguenean Donien Atxa igo ondoren, jai giroaz gozatzeko aukera paregabea dute Zaldibarren. Jaizale Durangaldeko txistulari elkartearen kalejira amaituta, tortilla txapelketa egin dute eskolako aterpean. Ondoren, lagunartean bazkaltzeko aukera ere izan dute.
Arratsaldean Kudrilen arteko txallengearen finala jokatuko dute, eta, Elektrotxufala elektrotxarangak kalejira egingo du. Egitaraua hemen.