Autoa errepidetik irten ondoren, ertzain bi zauritu ziren. Iurretan izandako "polizia-jarduketa" batean izan zen ezbeharra, Ertzaintzak argitu duenez. Joan zen urtarrilaren 8an izan ziren gertakariak eta Ertzaintza gertakariak ikertzen ari dira, baieztatu dutenez. Bi ertzainek zauri arinak izan zituzten.
Ertzainak en Lucha kolektiboak sare sozialen bitartez salatu du istripua polizi pertsekuzio batean gertatu zela. Bingen Zupiria Segurtasun sailburuari galdera luzatu diote: "Ez duzu uste jende, baliabide eta formazio gehiagorekin horrelako istripuak ekiditu daitezkeenik?"