Dagoeneko herritarrek eman dezakete botoa Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketan. Udalak Dendak Bai elkartearekin batera antolatu du, tokiko merkataritza dinamizatzea eta establezimenduen sormen talentua saritzeko helburuagaz. Guztira, 34 establezimenduk parte hartu dute ekimenean.
Abenduaren 26ra bitartean parte hartu daiteke lehiaketan, botoa emanez. Herritarren boto gehien batu dituen establezimenduak 300 euroko saria lortuko du. Dena den, adituek osatutako epaimahai batek erabakiko du nork irabazi duen erakusleihoen lehiaketa. Dekorazioaren kalitate estetikoa, originaltasuna eta sormena produktuaren erakusketan, eta, Durangoko historia eta sinboloekin lotura. Hori kontutan hartuta, hiru sari banatuko dituzte. Irabazleak 1.500 euroko saria lortuko du, eta bigarren geratzen denak 1.000 eurokoa. 500 euroko hirugarren sari bat ere emango dute.
Udal arduradunek azaldu dutenez, parte hartzen duten establezimendu guztiek zurezko izar bat jaso dute, eta erakusleihoetan erakutsi behar dute, urtarrilaren 6ra bitartean.