Kulturarteko jardunaldia egingo dute Iurretan

Anboto 2024ko abenduaren 17a

Emakumeen arteko topaketa eta produktu tipikoen dastaketa antolatu dituzte, besteak beste. 

Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira, kultur arteko jardunaldia antolatu dute Iurretan. Abenduaren 18an eta 19an, hainbat jarduera egingo dituzte Ibarretxe kultur etxean.

Emakumeei zuzendutako zumba saioa antolatu dute abenduaren 18rako, 11:00etatik 12:00etara. Arratsaldean, bestalde, emakumeen arteko topaketa egingo dute. Horretarako hitzordua 15:00etan jarri dute. Abenduaren 19an, topagunea egingo dute, 18:00etan. Ondoren, produktu tipikoen dastaketa hasiko da.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!