Gure Esku Dago Giza Katea

800 lagunetik gora batu dira Zornotzako giza-katean

Anboto 2014ko mai. 20a, 11:33

Domekan Zelaieta parkea inguratzeko giza-katea antolatu du Zornotzako Gure Esku Dagok. Ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen alde Durango eta Iruñea batuko dituen katearen beroketa izan da. Zornotzarrak laugarren kilometroan egongo dira, Abadiñon.

 

Domekako giza-katean 800 lagunetik gora batu dira eta 220 metro saldu dituzte. Guztira 900 metro baino gehiago saldu dituzte honezkero Zornotzan.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!