Gure Esku Dago Giza Katea

Ehundaka elorriar eskuz esku. Mundiala izan da!

Barikuan ehundaka herritar batu ginen Elorrion giza-katea egiteko. Plazan hasi eta Errekakalen beherantza, eta Berriotxoa kaletik gorantza, kate ederra egin genuen. Hemen daude Patxik eta Iñakik ateratako argazkiak. Eskerrik asko danori! Gogoratu eguaztenean Gazta Zati Bat dokumentala edukiko dugula Arriolan, 19:00etan. Orduantxe ikusiko gara!

 

600 metroko muga pasatu dugu eta kamiseta mordoa saldu ditugu honezkero. Eguaztenean eta hurrengo hitzorduetan metroak eta kamisetak erosteko aukera egongo da.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!