Gure Esku Dago Giza Katea

Gure Esku Dago ekimenaren aurkezpena egingo dute bihar Zaldibarren

Anboto 2014ko mai. 8a, 12:19

Udaletxeko plazan aurkeztuko dute, bihar, 19:30ean, autodeterminazio eskubidearen aldeko Gure Esku Dago ekimenaren aurkezpena.

 

Herritar guztiak gonbidatu dituzte aurkezpen horretara bertaratzera. Izan ere, azpimarratu dutenez, hain zuzen, "pentsamolde guztietako zaldibartarrak bertaratzea" baita taldearen helburua.

Ekainaren 8an Iruñeatik Durangora egingo den giza kateari buruzko informazioa jaso ahalko da, Zaldibarko udaletxeko plazan, bihar, eta metroak eta materiala erosteko aukera ere egongo da.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katean parte hartzeko 200 zaldibartar batzea da Zaldibarko Gure Esku Dago taldearen helburua.

 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!