Gure Esku Dago Giza Katea

Elorrixarrak giza-katean: argibideak

Domekan, 10:00ak inguruan Muntsaratz aldean egon behar dugu elorriarrok, giza-kateko 5.kilometroan. 400 metro dauzkagu guretzako, Milikuena jatetxetik Tuercas eta Mita enpresen arteko ingurura. Hara joateko hitzorduak egongo dira plazatik oinez eta bizikletaz irteteko.

 

Kilometrora oinezean joan gura duenak, 09:00etan ipini dugu ordua plazatik irteteko, eta bizikletaz joateko, berriz, 09:30ean. Elkarrekin joateko deialdiak dira hauek, umeak nagusien ardurapean joan beharko dira. Autobusez joan gura duenak Bizkaibuseko zerbitzua izango du, ez da autobus berezirik egongo. Autoz joango direnentzako kotxea uzteko lekua egongo da Tuercaseko aparkalekuan eta Gazteluko sarreran, Garbi fundizioaren inguruan.

Animazioa edukiko dugu bertan, giza-katea hasi aurretik. 11:15 inguruan giza-katean prest egon beharko gara. Kilometro amaieratik hasiko da katea lotzen.

12:00etatik 12:30ak arte egongo gara giza-katean, eskutik ebatuta. Gero, Durangora joateko deia dago, 14:00etatik 14:30era ekitaldia egongo da bertan, eta arratsaldean, arratsalde pasa polita egiteko aukera: Txosnak, musika, jolasak...

Bazkaltzeko, Landakon mahaiak ipiniko dituzte, bertan erosita bazkaldu gura dutenentzat eta baita etxetik ekarritakoa jan gura dutenentzat. Ez dago aurretik txartelik erosi beharrik.

800tik gora izango gara Abadiñon batuko garen elorriarrak. Ez ahaztu! Ekarri soinean kamiseta eta ilusioa!

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!