Gure Esku Dago Giza Katea

21.500 lagunek parte hartu dute giza kateko Durangaldeko zatian

Anboto 2014ko eka. 8a, 15:41

Gure Esku Dagoko antolatzaileek esan dutenez, kopuru hori batu da Durangaldeko errepideetan. Katearen ostean, Landakon jarraitu du jaiak. Sortutako ilusioa azpimarratu dute, eta lanean jaarraitzeko ere eskatu dute.

Berezia: Giza kateko bideoak

Durangaldeak 18 kilometrotan hartu du giza katea. Antolatzaileek jakinarazitako datuen arabera Durangoko kilometro bietan 6.000 lagun batu dira; Abadiñoko lauretan 5.625; Atxondoko bietan 1.343 eta Elorrioko hamarretan 8.570. Bizkaia osoan 43.000 lagun mugitu dira giza katea osatzeko.

Katea amaitu eta jende uholdea Landako Gunera joan da. Bertan, Nerea Iriarte kazetariak irakurri du euskaraz amaierako mezua, gainontzeko festa guneetan irakurri dutenaren antzekoa. Dinamikak sortutako ilusioa eta elkarlana nabarmendu dituzte, eta herritarrei lanean jarraitzeko eskatu diete: "Esanak ekintza bihur daitezen, ilusioak jarrera bihurtu behar ditugu eta jarrerak erabakimen". Izan ere, hasiera bat lez ere ulertzen dute gaurkoa: "Herritarron arteko sare hau kimu bat da, gaurko aldarria biharko erabaki bihurtuko duen lorearen kimu".

 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!