Gure Esku Dago Giza Katea

Giza-kate ostean, Durangora joateko deia egin dute, jai-girora

Anboto 2014ko eka. 2a, 12:22

Landako Gunean 14:00etan izango da Gure Esku Dagoren giza-kate amaierako ekitaldia. Bazkaria, umeentzako gunea eta musika kontzertuak egongo dira arratsaldean: Gozategi, Ze Esatek! eta Oxabi taldeek eskainiko dute kontzertua.

Berezia: Gure Esku Dago

 

Ekainaren 8ko giza-katerako azken txanpa heldu da. Gure Esku Dago ekimeneko kideak azken metroak saltzen dabiltza, eta Durangon, giza-katearen osteko ekitaldirako egitaraua prest dago honezkero.

Hamabietatik hamabiak eta erdiak arte giza-katea osotu eta gero Durangaldean katean egongo diren herritarrei Durangora joateko deia egin die Gure Esku Dagok. 13:30 aldera hasiko da bertan egitaraua, Landako Gunean. Lehenengo, bertsolariak ibiliko dira jaia girotzen, eta 14:00etan izango da ekitaldi ofiziala. 14:30ean, bazkari herrikoia hasiko dute, eta bazkal ostean, kontzertuak hasiko dira 15:30 aldera: Gozategi, Ze Esatek! eta Oxabik doinu dantzagarriak ekarriko dituzte igande arratsalderako.

Umeentako txoko bat ere ipiniko dute Landakon. Bertan, irrien lagunen puzgarriak, tirolina, ohe elastikoak eta Slackline izango dituzte gaztetxoenek.

Arratsalde osoan txosnako barra egongo da bertan, bokadillo eta edariekin.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!