Gure Esku Dago Giza Katea

Iurretan Gure Esku Dago taldea sortu dute

Anboto 2014ko mar. 27a, 13:17
Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago ekimenagaz bat eginda, taldea sortu dute Iurretan. Barikuan egingo du taldeak bere lehenengo ekintza; 19:00etan bideo emanaldia eskainiko dute Dantzari plazan.

 

Iurretakoa sortu berri den taldea da. Martitzenetan Montoste elkartean hasi dira batzen, 19:30ean, eta nabarmendu dute taldea irekia dela, parte hartu gura duten herritar guztientzako.

Gaurkoan, Gure Esku Dago ekimenaren azalpena egingo dute, eta bideo ofiziala proiektatzeaz gainera, hainbat herrietan erabakitze eskubidearen aldeko taldeek egin dituzten bideo batzuk proiektatuko dituzte. Domekan Bilboko La Casillan egingo duten ekitaldi nazionalera joateko deia ere egin dute. 17:30ean hasiko da La Casillako ekitaldia.

Apirilaren 4an eta 5ean, bestetik, ekainaren 8an egingo den giza katerako metroak salduko dituzte plazan eta Askondon.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!