Herritar askok parte hartu zuen asteburuan udaletxe pareko plazan egindako aurkezpenean. Datorren domekan, 11:00etan, Gorbeian elkartuko dira hainbat herritako Gure Esku Dagoko lagunak eta Gorbeia puntan erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko dute. Horrez gainera, Otxandion metroak eta kamisetak saltzen jarraitzeko asmoa erakutsi dute.