Gure Esku Dago Giza Katea

Ekaineko giza katera begira ospatu dute Kantxa Zati Baten urteurrena

Anboto 2014ko urt. 9a, 10:15

Bazkal orduan ehun pertsona baino gehiago batu ziren frontoian. Argazkia: Diana Anitua
Berrizko pilotalekuan egun osoko jaia izan zuten abenduaren 29an, Kantxa Zati Bat ekimenaren lehenengo urteurrena ospatzeko. Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katerako 81 lagunek erosi dute metroa

Antolatzaileek emandako datuen arabera, egun osoan 500 lagunetik gora pasatu zen pilotalekutik, umeen tailerretan, bazkarian eta osteko kontzertuetan.


Jaiaz gainera, ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen giza katerako metroa erosteko aukera egon zen pilotalekuan. Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katerako 81 berriztarrek erosi dute euren metroa. Biztanleriagaz kalkulua eginda, Berrizen helburua 104 pertsona lortzea da. Giza kateko bosgarren kilometroa izango da berriztarrena, Zaldibar, Ermua, Elorrio eta Mallabiko herritarrekin batera. Kantxa Zati Bateko kideak antolaketa lanetan murgilduta dabiltza. Jaialdian, 300 eskuren argazkiak ere atera zituzten, eta Gure Esku Bidearen logotipoarekin mosaiko bat prestatzen dabiltza.

Duela urte bete aurkeztu zuten erabakitze eskubidearen aldeko Kantxa Zati bat egitasmoa Berrizen. Orduan, 150 berriztarrek erabakitzeko eskubidearen aldeko manifestua sinatu zuten, eta ordutik hainbat hitzaldi eta ekintza antolatu dituzte.

 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!