Zapatu honetan, ekainak 8, erabakitze eskubidearen aldeko \'Gure Esku Dago\' ekimena aurkeztuko dute Iruneko Ficoba erakustazokan. Hainbat herriko kideak daude ekimenaren barruan, Berrizko \'Kantxa Zati Bat\' tartean. Zapaturako autobusa antolatu dute.
Zapatu goizean izango da ekitaldia, eta Berriztik 09:30ean irtengo dute autobusean, BBK parean. Txartelak Batzokian, Fondan, Ganeko-Etxen, Ama-Lurren edo Kantxa Zati Bat-en webgunean eskuratu daitezke. Autobusa ordaintzeko bakoitzak ahal duena ipintzeko deia egin dute antolatzaileek. Ordu biak aldera buelatuko dira herrira. Berriztik erabakitze eskubidearen alde ahalik eta jende gehien joatea gura dute antolatzaileek.