Gure Esku Dago Giza Katea

Erabaki eskubidearen alde 'Kantxa zati bat' egitasmoa eratu dute

Anboto 2013ko urt. 12a, 08:30

Nazioen Mundua ekimenaren haritik ituna sortu dute, eta dagoeneko 150 bat lagunek sinatu dute

 

 

 

Nazioen Mundua ekimenaren haritik ituna sortu dute, eta dagoeneko 150 bat lagunek sinatu dute.

 

Autodeterminazioaren eta erabakitzeko eskubidearen alde, hainbat sentsibilitateko berriztarrak batzeko sortu dute ‘Kantxa zati bat’ egitasmoa. Idiazabalen sortutako Nazioen Mundua ekimenetik abiatuta, Berrizen itun bat prestatu dute, "demokrazian oinarritutako printzipio baten aldeko jarrera" erakusteko. Abenduaren 29an egin zuten aurkezpena, eta itunak 150 berriztar ingururen sinadura jaso zuen.

 

Ideia pasa den legegintzaldiko udal ordezkari batzuen ekimenetik etorri da. Jabier Azpitarte alkate ohia eta Gorka Camara, Aitor Zubelaga eta Karmen Amezua zinegotzi ohiak ibili dira, besteak beste, ituna prestatzen. Camarak azaldu duenez, "Idiazabalgoa lako ekimena aurrera ateratzeko aukera ikusten genuen, Berrizen desberdinen arteko sintonia somatzen dugulako". Alderdi politikoen kontua barik, herritarren egitasmoa dela nabarmendu du Camarak.

 

Prestatutako ituneko puntuetan, Euskal Herria nazio naturala dela aldarrikatu dute, eta horregatik, herritarrek etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela. "Eskubide hori demokratikoa eta unibertsala denez", Euskal Herrian eta nazioartean eskubide hori eskatzen dute.

 

2013an zehar ‘Kantxa zati bat’ egitasmoaren gainean hainbat ekitaldi antolatu gura ditu itunaren inguruan bildutako taldeak. Taldea guztiz irekia dela nabarmendu dute.


 

 

 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!