Gure Esku Dago Giza Katea

302 metro saldu ditugu Elorrion

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko Gure Esku Dago 2014ko mai. 2a, 13:37
Termometroa bero-bero dago Elorrion, Gure Esku Bidea giza-katean parte hartzeko. Bosgarren kilometroan egotea dagokigu elorrixarroi, Abadiñon, Muntsaratz inguruan. 302 metro saldu ditugu honezkero, eta 500 saltzea da helburua.

Martitzenean ere jende asko batu ginen Gure Esku Dago-ren aurkezpenean, Zelai Nikolas eta Iñaki Zarraoak emandako berbaldia entzuten. Giroa berotzen dabil eta maiatza ere beroa izango da, giza-katea gero eta gertuago dagoelako. Ez daukagu zalantzarik elorriarrok ere ekarpen ederra egingo diogula ekimen honi. Gure Esku be badago eta!

Hona hemen martitzeneko gaztai zozketan saritutako zenbakiak:
1. 1450
2. 1116
3. 1323
4. 1544
5. 1957

Ordezkoak:
1. 1682
2. 1275
3. 1565
4. 1110
5. 1901

Zenbakietako bat badaukazu, esaiguzu!

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!