Gure Esku Dago Giza Katea

Giza-katerako metroak salduko dituzte gaur

Anboto 2014ko mai. 11a, 09:00
Gure Esku Dago taldea martxan dago Izurtzan eta domeka honetan egingo dute lehen ekimena herrian. Giza katean parte hartzeko metroak eskuratu ahalko dira gaur, domeka, Izurtzan; herriguneko plazan postu bat ipiniko dute 12:00etatik 14:00 ingurura arte.

 

Metroan eskuratzeaz gainera, dinamikaren aldeko kamisetak ere eskuragarri egongo direla adierazi dute (hainbat diseinu eta koloretan), eta bertaratzen diren herritarrek izan dezaketen edozein zalantza argitzen ere saiatuko dira.

Izurtzako herritarrek hirugarren kilometroan parte hartuko dute giza katean. Kilometro hori Abadiñon dago. Abadiñok giza kateko lau kilometro ditu eta horietako lehenengoa Izurtzako, Abadiñoko, Garaiko, Iurretako, Mañariko eta Atxondoko herritarrekin osatuko dutela azaldu dute arduradunek.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!