Euskal Herriko beste hainbat herritan lez, ekainaren 8ko giza katerako metroa eta kamisetak eskuragarri ipini genituen atzo Abadiñon. Eguraldi zoroak deialdia hoztuko zuen beldur ginen, baina ezta pentsatu ere! Zelaietan zein Traña-Matienan jende asko hurreratu zitzaigun informazio bila zein metroa eta kamiseta lortzeko gogoz. Abadiñoko 3. kilometroko katea osatzeko 400 pertsona behar dira, horietatik 170 abadiñarrak eta atzoko hitzartutakoak aurrekoei batuta, 320 abadiñarrek eskuratu dute metroa dagoeneko. Beste behin ekimena gure esku dagoela erakutsi zuten abadiñarrek, geuk egin behar dugula, denon arteko lanaren ondorioa izan behar dela. Kamisetak ere saldu genituen: 114, guztira.
Eskerrik asko bi postuen alde batean zein bestean egon zineten danoi. Laster ekimen gehiagoren berri izango duzue. Hitzaldi bat, zozketak… Bide honetik goaz!!!!!!