Kalera irten dute Donibane Lohizuneko emakumearen hilketa salatzera

Anboto mai 08, 19:54 Durango

Durangoko mugimendu feministak deituta kontzentrazioa egin dute gaur udal plazan.

Zornotzako hilerriko hobian identifikatutako lehen pertsonaren gorpuzkiak familiari entregatuko dizkiote ekitaldi batean

Aritz Maldonado mai 08, 13:53 Zornotza

Memoria Historikoaren Astea egingo dute Zornotzan maiatzaren 13tik 19ra bitartean. Datorren astelehenean ekitaldia egingo dute Zelaieta Zentroko audiorioan Zornotzako hilerriko hobian identifikatutako lehen pertsonaren gorpuzkiak haren familiari entregatzeko. Ekitaldian Nerea Melgosa Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak, Aitor Miñambres eta Anton Erkoreka historialariek, eta Lourdes Herrasti Aranzadiko antropologoak eta Zornotzako desobiratze lanen arduradunak parte hartuko dute, besteak beste; 18:00etan egingo dute ekitaldia. Gaur egindako prentsaurrekoan, bigarren pertsona baten gorpuzkiak identifikatu dituztela aurreratu dute.