Legezko oharra
Gertuko Kooperatiba sozietatea, Gizarte Ekimenekoa (aurrerantzean Gertuko) (Anboto) uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritako Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko araudia betetzen du, eta baita datu pertsonalak babesten dituen abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoa ere. Anboto.org webgunea erabiliz gero, erabiltzailea legezko ohar honen baldintzen mende geratzen da; Anbotok egokitzat jotzen dituen aldaketa eta eguneratze guztiak egin ahal izango ditu baldintzotan, edozein unetan eta aurretik inori jakinarazi gabe. Webgunean sartu eta bera baliatzeak inplikatzen du erabiltzaileak bertako eduki osoarekin bat datorrela aitortzen duela, inolako eragozpenik gabe. Gertuko Kooperatibak anboto.org webgunean, aurrez abisurik gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu eta handitu, edo agertzen den forma alda dezake nahi duenean.
Lege ohar honek Gertuko Kooperatiba - ANBOTO webgunearen lege erabilera arautzen du. Webgunearen jabea honako hau da: Gertuko Kooperatiba Elkarte Txikia - ANBOTO da, 20180119 Kooperatiben Erregistroko inskripzioaren datuak dituena.
Informazio orokorra
Anboto-Gertuko Kooperatiba S., G.E. Bixente Kapanaga, 9 48215 Iurreta (Bizkaia) Tel.: 946 816 558 Posta elektronikoa: anboto@anboto.org (administrazioa eta banaketa) eta Tel. 946 232 523 Posta elektronikoa: astekaria@anboto.org (erredakzioa) IFZ (NIF): F-95942835
Legeria:
Oro har, Gertuko- ANBOTO eta webgune honetan dauden zerbitzu telematikoak erabiltzen dituztenen arteko harremanak, Espainiako legeri eta eskumenpean daude.
Alderdiak berariaz Espainiako Epaitegi eta Auzitegien eskumenaren menpe daude honako kontratu baldintzen interpretazioan edo gauzatzean sor daiteken edozein gorabehera konpontzeko.
Edukia era erabilera:
Erabiltzaileak badaki, eta onartzen du, webgune honetan sartzeak ez dakarrela, inola ere, Gertuko -ANBOTOrekin merkatal harreman bat hastea. Erakundeak bere du eskubidea aurretiazko oharrik gabe bere webgunean egoki irizten dizkion aldaketak egiteko, eta beraz, webgunearen bitartez ematen diren eduki nahiz zerbitzuak, edo hauek zerbitzarietan aurkeztuta edo ostatatuta dauden moduak ezabatzeko edo eransteko.
Jabetza intelektuala eta industriala
Webgunearen edukiaren, diseinu grafikoaren eta kodearen egile-eskubideak Gertuko-ANBOTOrenak dira, baina partekatu daitezke Creative Comons Aitortu Partekatu lizentziaren bitartez (CC-by-sa). Beraz, erreproduzitu, banatu, jendaurrean komunikatu, eraldatu daiteke, beti ere iturria aipatuz eta egiletza aitortuz, eta baldintza horien pean partekatzeko. Webgunean agertzen den edozein edukiaren izen komertzialak, markak eta zeinu bereizgarriak beraien jabeenak dira, eta legez babestuta daude.
Loturak (linkak)
Webgune honetan agertzen diren loturak (linkak) soilik informazio xedetarako eskaintzen dira, eta ez dira ez iradokizunak, ez gonbidapenak, ez gomendioak beraietara joateko.
Datuen konfideltzialtasuna eta babesa
Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, Gertuko - ANBOTOk ohartematen dio erabiltzaileari datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat dagoela Gertuko - ANBOTOk sortua eta berak erabiltzeko, bere ardurapekoa, xede dituena erabiltzailearekin harremana mantentzea eta kudeatzea eta informazio egitekoak. Baldintza orokor hauek onartzerakoan Gertuko - ANBOTOk erabiltzailearen datu batzuk bildu behar ditu zerbitzua emateko ezinbestekoak direnak.
Fitxategien erregistroa eta formularioak
Erregistratzeko formularioa betetzea ezinbestekoa da webgune honek ematen dituen zenbait zerbitzuetara sarbidea izateko. Eskatzen diren datu pertsonalak ez badira ematen edo datuak babesteko politika hau ez bada onartzen, ezin da harpidetu, erregistratu edo datu pertsonalak eskatzen diren sustapenetan parte hartu. Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organokoaren 15/1999 xedatutakoarekin bat, adierazten dizugu erabiltzaile moduan erregistratzetik jasotako datu pertsonalak Gertuko - ANBOTO- IFK: F- 95942835; Bixente Kapanaga, 9 48215 (Iurreta) jabe duen fitxategi batean biltegiratuko direla, legez eskatzen diren segurtasun neurriak aplikatuta.
Datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna
Erabiltzailea da ematen dituen datuen zehaztasunen eta egiazkotasunaren arduradun bakarra, Gertuko - ANBOTO horretatik etor daiteken edozein erantzukizunetatik libre dago. Erabiltzaileek emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasunak bermatzen dituzte eta datu horiengandik eratorri ahal den erantzukizuna bere egiten dute, kasu guztietan, eta behar bezala gaurkotuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak onartu egiten du erregistro edo harpidetza formularioan informazio osoa eta zuzena ematea. Gertuko - ANBOTOk ez du bere gain hartzen berak egin ez dituen informazioen edo beste iturri bat jatorri duten egiazkotasunaz, beraz ez du ardurarik hartzen informazio horren erabileratik etor daitekeen edozein kalteen gainean. Gertuko- ANBOTOk beretzat gordetzen du bere webguneetan jasota dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, eta ahal du informaziorako sarbidea mugatu edo eragotzi. Gertuko- ANBOTOk ez du erantzukizunik. Gertuko- ANBOTOtik kanpoko iturriek emandako informazioaren ondorioz erator daitezken oker, akats edo ez egitetatik eragin daitezken kalte edo galerengatik.
Cookiak
Web orri honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu. Zure erabiltzaile esperientzia (nabigazioa eta hobespenak) optimizatzeko eta analisi lanetarako dira. Nabigatzen jarraituz gero, onartu egiten duzu gure cookie politika.
Xedeak
Gertuko-ANBOTOren xedea da erabiltzailearekin harremana mantentzea eta kudeatzea eta informazio lanak egitea.
Adingabeak
Gure zerbitzuetako batzuk berariaz adingabeei zuzenduak balira, Gertuko- ANBOTOk guraso edo tutoreen baimena eskatuko du datu pertsonalak jasotzeko edo datuen tratamendu automatizatua egiteko. Adingabea 13 urtetik gorakoa balitz, adingabearen eta guraso edo tutoreen baimena behar izango da.
Hirugarrenei datuak ematea
Gertuko- ANBOTOk ez dizkio datuak hirugarren bati utziko. Datuak uztea beharrezkoa balitz, Gertuko - ANBOTOk interesatuari bere datuak uzteko berariazko baimena eskatuko lioke.
Datuak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea nola gauzatu:
Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea gauzatu ahal izateko, eskaerak bidali ahal dituzue Gertuko - ANBOTOren helbide elektroniko honetara astekaria@anboto.org edo posta arruntez Bixente Kapanaga, 9 48215 (Iurreta), erreferentzia moduan LOPD jarriz. Eskubide horiek gauzatu ahal izateko, eta Datuen Babeserako Agentziaren urtarrailren 19ko 1/1998 Instrukzioan ezarritakoaren arabera, beharrezkoa da zuk zure nortasuna egiaztatzea zure NANren edo Zuzenbidean onartua den beste agiri baten kopia bidal diezaiozula Gertuko - ANBOTOri. Edonola ere, zure erregistroko datuen aldaketa edo zuzenketa sitean bertan egin ahal izango da, aurrez erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatuz.
Halaber, adierazten zaizu Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (AEPD) erreklamazioa jar dezakezula Gertuko - ANBOTOk zuk eskaera egin eta hilabeteko epean erantzunik eman ez badizu. Kasu horretan zure erreklamazioa Datuen Babeserako Espainiako Agentziari bidali ahal diozu, Jorge Juan kalea 6, 28001 Madrid.
Segurtasun neurriak
Gertuko- ANBOTOk legez eskatzen diren datu pertsonalen babeserako segurtasun mailak hartu ditu, eta ahaleginak egiten ditu bere esku dauden gainerako neurri eta baliabide teknikoak jartzeko. Ez dadin gertatu emandako datu pertsonalak galdu daitezela, oker erabili daitezela, alda daitezela, baimenik gabe erabil daitezela edo lapurtu daitezela. Gertuko - ANBOTOk ez du erantzukizunik: sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan gerta litezken interferentzietatik, ez egiteetatik, etetetatik, birus informatikoetatik, telefono matxuretatik edo deskonexioetatik sor daitezken kalte eta galerena; telefono linietako akatsek edo gainkargek edo Datuak Prozesatzeko Zentruetako gainkargek sistema elektroniko honetan, internet sisteman nahiz bestelako sistema elektronikoetan sortutako atzerapen edo blokeoena; hirugarrenek Gertuko- ANBOTOren kontroletik kanpo sor dezaketen bidegabeko sarrerek sor dezaketen kalteena. Edonola ere erabiltzailea jabe izan behar da interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.
Onarpena eta baimena
Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen baldintzen gaineko informazioa eman zaiola, eta onarpena eta baimena ematen dituela Gertuko- ANBOTOk datu pertsonalen tratamendu automatizatua egin dezan Datu Pertsonalen Babeserako Politika honetan aipatutako xedeetarako. Webgunean eskaintzen diren zerbitzuetako batzuk datu pertsonalen babesean berariazko aurreikuspenak jasota dauzkaten baldintza partikularrak izan ditzakete.
Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak
Web honen edukiaren gaineko eskubide guztiak Gertuko Kooperatiba Sozietatea, Gizarte Ekimenekoa (Anboto) dira. Horien jabetza intelektuala eta industriala arau nazional eta internazionalek babesten dute. Testuak, grafikoak, irudiak, haien diseinua, jabetza intelektuala, markak, izen komertzialak edo beste zeinu bereizgarriren bat, guztiak dira Gertukoren jabetzakoak. Webguneko edukia Creative Commons-en baimen baten mende dago. Gertukok ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik erabiltzaileak webguneko edukiak erabiltzearren eragin ditzakeen kalteen gainean, ezta erabiltzaileak indarrean dagoen legea betetzen ez badu ere. Webgunean ikusten baduzu jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak urratzen duen edukirik, jakinaraz iezaguzu lehenbailehen, posta elektronikoa bidalita astekaria@anboto.org helbidera edo gutuna bidalita helbide honetara: Anboto, Bixente Kapanaga, 9 48215 Iurreta (Bizkaia). Webgune honek beste web atari edo gune batzuekin kanpo estekak edo loturak izanez gero, Gertuko Kooperatiba ez da bertako edukien erantzule egiten, eta erabiltzailearen beraren erantzukizuna da haietara jotzea.
Adingabeak
Adingabeek webguneko zerbitzuak erabili gura badituzte, gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena behar dute; eta haiek izango dira adingabeek egin ditzaketen kalteen arduradun. Hortaz, gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek erantzukizun osoa izango dute adingabeek kontsulta ditzaketen edukien eta zerbitzuen gainean.
Lege aplikagarria
Legezko ohar hau Espainiako legeriaren mende dago. Erabiltzailearen eta Gertukoren arteko edozein auzi edo desadostasun izanez gero, Durangoko epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren eta eskumen esklusiboaren mende jarriko dira.