Zerbitzu hori erabiltzeko, bezeroek lotura honetan eman dezakete izena erabiltzaile gisa. Dendariek, berriz, elkartearen kide izan edo ez, zerbitzuan alta eman dezakete Dendak Bairekin hartu emanetan ipinita. Joan den astelehenean, Dendak Baik beharrezko prestakuntza eman zien tokiko establezimenduei, eta dagoeneko hasi ditu hala eskatu duten saltokiei alta emateko izapideak. Gordailuen funtzionamendua oso erraza da: behin establezimenduek eta herritarrek izena eman dutela, saltokiak bere eskaera sortzen du, eta pertsonak zuzenean jaso ahal izango du gehien komeni zaion leihatilan, eta edozein ordutan, 365 egunetan 24 orduz baitaude martxan. Kutxatilek hainbat tamainatako tiraderak dituzte, eta horietako batzuk hozkailuz hornituta daude.
"Durangoko gune estrategikoetan locker adimendunak martxan jarrita, urrats garrantzitsua eman dugu berrikuntzarako eta gure zerbitzu publikoen eta tokiko merkataritza-sarearen digitalizaziorako bidean. Proiektu honek durangarrei eguneroko bizitza errazteaz gain, erosketak komeni zaienean jasotzeko aukera emanez, gure tokiko negozioei ere bultzada nabarmena emango die" adierazi du Jesica Ruiz alkateorde eta merkataritza zinegotziak.
Egitasmo honek 41.350 euroko inbertsioa izan du.