[ARGAZKI GALERIA]: Greba "jarraipen oso zabala" izaten dabil eskualdean, sindikatuen arabera
Greba Orokorra

Ekaitz Herrera mar 17, 11:21 Durangaldea

ELA eta LAB sindikatuak "oso pozik" daude grebak orain arte izandako jarraipenagaz. Eguerdi honetan, Bilbon manifestatuko dira. Arratsaldean, Durangon, Iurretan, Zornotzan, Zaldibarren, Elorrion eta Mallabian. 

[BIDEOA]: Errepideetako trafiko mozketekin, martxan dago greba orokorra
Greba Orokorra

Ekaitz Herrera mar 17, 08:11 Durangaldea

Lanuztearen eraginak goizeko lehenengo ordutik hasi dira igartzen eskualdeko kaleetan. Durangoko eta Iurretako grebalariek, adibidez, N-634 errepidea blokeatu dute Polypal enpresako biribilgunetik gasolindegira arteko tartean. LABeko Iratxe Delgadok adierazi du "justizia sozialeko auzia" dela 1.500 euroko gutxieneko soldata, "bizitza duina" bermatuko lukeelako.