Durangoko ordezkaritza politiko bat Montevideon dago, hiri bien arteko lankidetza sendotzera joanda

Anboto 2024ko mai. 3a, 11:36

Udal ordezkariek Durangorekin senidetutako hirian lur hartuko dute gaur. Maiatzaren 8ra arte izango dira bertan, hartu eman kulturalak eta ekonomikoak sendotzen.

Durangoko Udaleko ordezkaritza politiko bat Uruguaiko hiriburuan dago gaurtik, alde bien arteko hartu eman kultural eta ekonomikoak sendotzera joanda. Hain zuzen ere, bisita ofizial honek bat egiten du Bruno Maurizio Zabala durangarrak Montevideo sortu zuen hirugarren mendeurrenagaz. Bidaia ofizialean honako ordezkari hauek parte hartzen dabiltza: Mireia Elkoroiribe alkatea, Arantza Barrenetxea (EAJ), Jesica Ruiz (PSE-EE), Iker Urkiza (EH Bildu), Jorge Varela (Herriaren Eskubidea) eta Carlos García (PP). Bidaiarien artean dago, era berean, Veronica Redondo migrazio teknikaria. 

Udaletik azaldu dutenez, bidaia ofizialaren helburua ez da hiri bien arteko loturak sendotzera mugatzen. Kulturan, ekonomian, turismoan eta tokiko garapenean elkarlanean eragiteko bide berriak urratu gura dituzte. Egonaldian zehar, Bruno Maurizio Zabalaren omenenzko zeremonia egingo dute, plaka bat inauguratuta. 

Honako hau da ordezkari politikoek maiatzaren 8ra arte beteko duten egitaraua:

Maiatzak 3, barikua

  • 08:05 - Carrascoko Nazioarteko Aireportura iristea eta Nicolas Pons idazkari nagusiaren harrera.
  • 15:00 - Montevideo Lan Agendaren hasiera ekitaldia Patricia Soria zinegotziaren eta Mireia Elkoroiribe Durangoko alkatearen eskutik.

Maiatzak 4, zapatua

  • 09:00 - Ordezkaritza Colonia del Sacramentora eramatea.
  • 11:30 - Ibilbide gidatua Colonia del Sacramento auzo historikoan, Gizateriaren Munduko Ondarean.
  • 16:00 - San Carlos zezen-plazara bisita gidatua.

Maiatzak 5, igandea

Herri ezberdinetara bisitak.

Maiatzak 6, astelehena

  • 10:30 - Montevideoko intendentziara lekualdatzea.
  • 11:00 - Elkarrizketa Mauricio Zunino Montevideoko intendentearekin (IM).
  • 11:30 - Elkarrizketa Gustavo Cabrerarekin, IMko Garapen Ekonomikoko zuzendariarekin.
  • 14:45 - Trukea MGBko Turismoko Aholku Batzordearekin.
  • 15:45 - MGBko Ekonomiaren Garapenerako Aholku Batzordearekin trukea.
  • 16.30 - MGBko Kulturako Aholku Batzordearekin trukea.

Maiatzak 7, martitzena

  • 10:30 - Argazkia Subte Erakusketa Zentrora lekualdatzea eta bisitatzea.
  • 12:00 - Uruguai Natural jatetxera lekualdatzea.
  • 14:30 - Montevideoko Hiri Zaharrera lekualdatzea.
  • 16:00 - Plaka baten aurkikuntza, hiria sortu eta 300 urtera. Bruno Mauricio de Zabala plaza. Hiriaren sortzaileari omenaldia.
  • 18:15 - Solis Antzokira lekualdatzea. Bisita gidatua.

Maiatzak 8, eguaztena

  • 10:30 - Casavalle Tokiko Ekonomia Garapenerako Zentrora (CEDEL) lekualdatzea eta bisita.
  • 13.00 - Montevideoko Industria-Cerro Parke Teknologikora lekualdatzea eta bisitatzea.
  • 16:15 - Jauregi Legegilera lekualdatzea.
  • 16.30 - Ordezkarien Ganberako presidente den Ana Oliverarekin bilera.
  • 18:00 - Lan Agendaren amaiera Patricia Soria zinegotziaren eskutik, JDMko presidentearekin eta Mireia Elkoroiribe Durangoko alkatearekin batera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!