'Aldaketarako pentsamenduak' hitzaldia Zornotzan

Anboto 2024ko mai. 6a, 12:58

Hitzaldia maiatzaren 17an izango da, Nafarroa zentroko bigarren solairuan, 10:30-13:30 bitartean. Berbaldia zaintzaileei zuzenduta dago, Zornotzako Udalaren arabera. 

Zainduz programaren baitan antolatu dute 'Aldaketarako pentsamenduak' hitzaldia. "Bizipen pertsonalek errealitatea interpretatzeko eta horri aurre egiteko duten eraginari buruzko hausnarketarako gune bat eskaini gura dugu", azaldu du udalak ohar baten bidez. 

Parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da maiatzaren 10a baino lehen, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan edo udalaren webgunean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!