Zornotzako hobi komunean desagerrarazitako 86 gorpuetatik lehenengoa identifikatu dute

Anboto 2024ko mai. 7a, 13:01

Zornotzako Udalak eta Gogora institutuak maiatzaren 13an emango dizkiote gorpuzkiak familiari. 

Zornotzako hilerriko hobi komunean gerra zibilean desagerrarazitako 86 gorpu lokalizatu ditu Aranzadik. Eta orain, euretariko bat identifikatzea lortu du. Hain zuzen ere, Zornotzako Udalak eta Gogora institutuak ekitaldi bat aurreikusi dute maiatzaren 13rako, identifikatutako gorpuzkiak familiari bueltatzeko. Ekitaldi horretan parte hartuko dute Ainhoa Salterain alkateak, Lourdes Herrasti Aranzadi Zientzia Elkarteko antropologoak, Aitor Miñambres eta Anton Erkoreka historialariek eta Nerea Melgosa sailburuak. Gorpuzkiak familiari emateko ekitaldia 18:00etan izango da. 

Desobiratze bat Saibigainen

Zornotzakoaz gainera, antzera bateko jarduerak egingo dituzte zapatuan Abadiñon. Saibigain mendiko tontorretik gerra zibileko gudulari baten gorpuzkiak aterako dituztela iragarri du gogorak. 11:30ak bueltan egingo dute desobiratzea. Gogorak oroitu duenez, Saibigain mendiaren bueltan borroka gogorrak izan ziren 1937ko apirileko lehen egunetan. Bertan gudukatu zirenetatik 128k, gutxienez, desagertuta jarraitzen dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!