Elkatertik azaldu dutenez, boluntarioek aste bateko edo biko txandak egin ahalko dituzte, uztailaren hasieratik abuztuaren bukaerara. Eta zehaztu dutenez, txanda bakoitzean hamar boluntario eta Saharako bi begirale egongo dira aniztasun funtzionala duten hamaika umeen egonaldia dinamizatzen. Egunean zehar askotariko jarduerak egingo dituzte aterpetxean bertan, zein handik kanpo. Izena emateko zein informazio gehigarria eskuratzeko riodeorodurango.com/boluntarioak web ataria kontsultatu daiteke.