Atzo Zaldibarren egin zuten eran, gaur Durangon irten dute kalera. Mugimendu feministak deituta, durangarrek Donibane Lohizuneko hilketa matxista salatu dute udal plazan egindako kontzentrazioan. Autodefentsa feministarako deia egiteaz gainera, auzitan ipini dute egungo sistema judizialaren funtzionamendua. Indarkeria matxista lehen mailako arazo politiko modura hartzera deitu dute.